AGERREAZPI BERRI promozio berria aurkezten dizugu, Usurbil udalerrian kokatuta Olarriondo Kalearen amaieran hain zuzen ere, non lasaitasuna eta natura protagonista diren.

Lau eraikinetan banatutako etxebizitzek osatuko dute dagoeneko urbanizatuta dagoen eremu hau eta beharrezko zerbitzuak eskaintzeaz gain, 22.000m2 baino gehiagoko parke berde batera gonbidatzen zaitu. Bertan, Aranerreka ibaiaren ondotik paseatu, arnasa hartu eta zure barnean bakea aurkituz deskonektatu ahal izango duzu.

Kalitate handiko etxebizitzak, kalifikazio energetiko gorena dutenak 12 etxebizitzaz osatutako eraikinetan, lasaitasunaren eta kokapenaren arteko oreka bilatzen dutenentzat.

Etxebizitza guztiek dute kanpo espazio ederra eta guztiz hornitutako sukaldea eta horma-armairuak izango dituzte gela guztietan.

Gainera, garaje itxi bat eskuratu dezakezu, zure etxera erosotasun osoz iristeko igogailu bidezko sarbide zuzenarekin.

Kokapen bakarra

Imajinatu ingurune natural paregabean bizi zarela, baina herriko zarbitzu guztietatik gertu. Usurbilen amets hori posible da orain. Agerreazpi Berri leku pribilegiatuan dago, lasaitasuna eta natura protagonista diren tokian.

Natura leiho bezala

Olarriondo kalearen amaieran kokatuko den sustapen berria da. 4 eraikinetan banatutako 60 etxebizitzak osatuko dute dagoeneko urbanizatuta dagoen eremu hau. Aranerreka parkearen ondoan, leku paregabea da berdeguneez ingurututako bizitoki hau.

Hartu arnasa sakon

Pausu batera, Arenerreka parke ederra aurkituko duzu. Bidezidorrak, ehunka urteko zuhaitzak, haritz gazteak eta erreka txiki bat, naturarekin bat egitera gonbidatzen dutenak, bere egoerarik aratzenean bakea aurkitzeko.

Zure etxe berria

12 etxebizitzazosaturiko eraikina, lasaitasunaren eta kokapenaren arteko oreka bilatzen dutenentzat. beheko solairuko etxebizitzak, terraza eta lorategiarekin. Etxebizitza guztiek aukeran dituzte garaje itxiak erdi-sotanoan.

Dena gertatzen den lekua

Bere diseinuak egongela eta sukaldea ingurune diafano batean biltzen ditu. Zure ingurukoekin kozinatu, hitz egin eta atseden hartzeko gune aproposa, lehiateek eskaintzen duten argi naturalaz gozatuz.

Egindako amets bat

Gelek horma-armairuak dituzte, espazio erabilgarria optimizatuz. Goizero argiz inguratuta jaikitzea eta egun berri batean murgiltzea ez zen inoiz hain inspiratzailea izan.