Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa Grupo Noticias
Oarsoaldea-Buruntzaldea

Hernaniko Dobera euskara elkarteak kazetaritza lehiaketa antolatu du

Parte-hartzaileek herriko gai bati buruzko 10 erreportaje proposatu behar dituzte

Idazlanak aurkezteko azken eguna urriaren 8a da eta 2.000 euroko sari bakarra emango du beka honek

Aitziber Muga - Miércoles, 7 de Julio de 2010 - Actualizado a las 04:28h.

compartir (¿qué es esto?)

  • Mail
  • Facebook
  • Delicious
  • Twitter
  • Meneame
  • Digg
  • Technorati

Galería Noticia

Hernani. Dobera euskara elkarteak bi urtetik behin antolatzen duen Dobera Sariaren oinarriak jakinarazi ditu. Bosgarren edizioan kazetaritza lehiaketa bat deitzea erabaki du, Hernaniko Kronika egunkari lokalaren hamargarren urteurrena dela eta. Beka honek Hernaniri buruzko kazetaritza lanik onena sarituko du, 2.000 euroorekin. Saria bakarra izango da, eta datorren udazkenean emango da.

Lehiaketaren arduradunek zehaztu dutenez, gai baten inguruan, hamar erreportaje egin beharko dira. Baina, lanak aurkezterako garaian, kazetariek albiste bakar bat entregatu beharko dute, beste bederatzi erreportajeen proiektu edo zirriborroarekin batera. "Gaia edozein izanda ere, beti Hernani herriarekin lotura zuzena izan behar du, eta hamar erreportajeak gai beraren bueltakoak beharko dute. Adibidez: Urumeako zentral elektrikoak, Hernaniko kirolariak, etorkinak Hernanin...", azaldu dute. Lanak aurkezteko azken eguna urriaren 8a da.

Idazlanak formatu digitalean (Word formatuan edo Quark Xpress-ean maketatua) testua eta irudiekin aurkeztu beharko dira, Doberako egoitzan (Larramendi kalea, 11-behea, 20120. Hernani). Gainera, izen-emate orria bete beharko da (www.dobera.com web orrian edo Doberako bulegoan eskuratu ahal izango da). Erreportajeak 6.000 karaktere izan behar ditu.

Epaimahaiak azaroaren 5ean kaleratuko du irabazlearen izena. Orduan, sarituak sei hilabeteko epea izango du gainerako bedera-tzi erreportajeak idazteko. Alegia, 2011ko ekainerako entregatu beharko dira lan guztiak.

Oinarrien arabera, Doberak bi urteko epea izango du parte-har-tzaile guztien lanak erabili ahal izateko, bai argitaratzeko, eta bai hedapena egiteko. Kronikatik jakitera eman dutenez, jasotzen diren erreportajeak behar adina kalitatea badute, herriko aldizkarian kaleratzeko asmoa dago.

votos comentarios

compartir (¿qué es esto?)

  • Mail
  • Facebook
  • Delicious
  • Twitter
  • Meneame
  • Digg
  • Technorati

Herramientas de Contenido

Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Haz tu comentario

Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos. 
Escribe tu comentario Número de caracteres (500/500)

Usuario registrado ¿Olvidaste tu contraseña?

Quiero registrarme

Este usuario ya existe. Prueba con otro.

Usuario disponible

Comprobando usuario...


Código de seguridad

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902