Leku Eder promozio berria aurkezten dizugu, Tolosaldea eskualdean kokaturik dagoen Anoeta udalerrian.

Kalitate handiko etxebizitzak, kalifikazio energetiko gorena eta orientazio eta argitasun baldintza bikainak izango dituzte.

Etxebizitza guztiek terraza ederra izango dute, hegoaldera begira. Gainera, sukaldeak guztiz hornituak eta logela guztietan horma-armairuak izango dituzte. 

Aburuzaren promozio berria berdegunez eta plazaz inguratuta egongo da lasai bizi zaitezen eta gainera, arkupe publiko bat izango du eraikinaren behe solairuan neguko euri-egun horietatik babesteko edo udako egun eguzkitsuetan itzala bilatzeko.

Horrez gain, igogailu bidezko sarbide zuzena duten garaje itxia eskuratu dezakezu zure etxeraino erosotasun osoz iristeko.

Kokapena

Leku Eder sustapen berria ingurune ezin hobean kokatuta dago, berdegunez eta plazaz ingurutatuko eremu lasai eta mendi alderako ikuspegi bikainekin. Tolosaldea eskualdean dagoen Anoeta udallerriak zerbitzu eta komunikazio bikainak eskaintzen ditu garraio publikoari, bidegorri-sareari eta N-1 errepiderako sarbideari dagokionez.

Hau da zure aukera

Utzi amets egiteari!! Orain duzu espacio apartak dituen etxebizitza lortzeko aukera paregabea, zure egunerokotasunaz gozatzeko, bai barrualdean baita kanpoaldean ere.

2,3 eta 4 logelako 20 etxebizitza lehen fasean.

Zure erosotasunean pentsatzen

Zure etxea diseinu moderno eta ekoeraginkorra duen eraikin batean entregatu nahi dizugu, azken belaunaldiko sistema eta materialekin. Kalitate handiko etxebizitzak eskaintzen dizkizugu, orientazio eta argitasun baldintza bikainekin. Leihateak dituzten egongela zoragarriak, zure etxea argi naturalarekin betetxeko eta aldi berean, eguzkiak neguan sortzen duen beroa aprobetxatzeko.

Ametsetako terrazak

Estalitako terraza handiak ingurune berdeetarako ikuspegi garbiekin, aire librean zure gozariez edo arratsalde eguzkitsu horiez gozatzeko,

Leku Eder, bizi kalitatearen sinonimoa da

Leku Eder oinezkoen guneez inguraturik, aukera ederra da lasai bizitzeko.

Leku Ederrek, ataripe publiko handi bat izango du behe solairuan neguko euri-egun horietatik babesteko edo udako egun eguzkitsuetan itzala bilatzeko.

Gainera, etxebizitzetatik edo kaletik igogailu bidezko sarbide zuzena duten garaje itxiak dituzu aukeran, zure etxeraino erosotasun guztiarekin iristeko.